XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOLA EREMON-EK IZEN HAU HARTU ZUEN Istoria honek kontatzen du Eremon-ek, Dagarth-ko (1) Ghana-ko eskualdea herrixka bat, bere izena nola hartu zuen.

Gure herenaitonen garaian Tie-ko inguruko lurraldeak jendez gainezka zeuden.

Hainbeste jende zegoen, laboratzeko ere ez zegoela nahikoa lurrik.

Egun batean Tula izeneko gizon batek bere anaia Katon Tula-ri esan zion: - Anaia, nik ezin dut Tie-n bizitzen jarraitu.

Nire alorra txikiegia da nire seme-alabei jaten emateko eta ez dago lurrik beraiek haziko direnerako.

Erabaki dut nire emazte eta seme-alabekin joatea lur berrien bila.

- Hauek benetan hitz ederrak dira - erantzun zuen Katon Tula-k.

Ni zurekin joango naiz eta nire familia eramango dut.

Horrela hurrengo goizean, Tula eta Tula-ren familiak bidean jarri ziren.

Gizonak aurretik zihoazen, eskuetan lantzak zituztela, eraso nahi liekeen edozein animalietatik defendatzeko.

Gero emazteak eta umeak, buru gainean fardelak zeramatzatela.